Gazteleraz

Contactar

FUNCIONAMIENTO.
  Hemen agertzen diren produktu ezberdinen hornitzaileekin akordioetara heldu gara. Hornitzaile hauek prezio onak dituzte, baina gehiago merkatu ditugu erosleen kolektiboa izateagatik.

  Produktuen arabera modu ezberdinetan lan egingo dugu:

  • Bulegorako tresneria. Gehien erabiltzen diren produktuetan beherapenak ditugu. PyMarket hornitzailearekin akordioa egin dugu. Bulegorako tresnerien milaka erreferentzia dituen Web orrialdea dute. Erosketa on line egin daiteke.
  • Informatikako materiala. Kapitulu honetarako Optize (PyMarket taldearena) hornitzailearekin akordioa egin dugu. Halaber, Don PCrekin harremanak ditugu. Nolanahi ere, sektore honetan prezioen eta materialen etengabeko aldaketak daudenez, komenigarria da erosketa egiterako orduan prezioak eskatzea. Zuek zein ekipo bilatzen ari zareten esan eta guk momentu horretan prezioak eskatuko dizkiegu gure hornitzaileei. Sektore honetan komenigarria da erosketak taldekatzea, prezioak are gehiago beheratzeko.
  • Kirolerako materiala. SportArea (Forum Sporteko on line denda) hornitzailearekin negoziatzen ari gara eta baita Decathloneko enpresei egindako salmenta zerbitzuarekin ere.
  • Automobilgintza. Oraindik ez dugu ezein hornitzailerekin akordiorik egin. Sektorea egun asaldatu samar dago. Garaia heltzen denean, informatikako materialarekin egiten dugun moduan jardungo gara. Erosketa egiterakoan prezioa eskatu ahal diguzue eta guk hornitzaile ezberdinekin negoziatuko dugu eta lortzen dugun preziorik onena eskainiko dizuegu.