Gazteleraz

Contactar

FILOSOFIA.
  Printzipioz, zerbitzu hau EKBFaren barruko federazioak bulegorako, informatikako eta kirolerako materialen elkarren arteko erosketak egiteko pentsatua dago.

  Guztiak hornitzaile berarengana joaten bazarete, elkarrekin egindako erosketaren bolumenaren arabera, prezio bereziei etekina ateratzeko aukera izango duzue. Hornitzaileek guztira egindako kontsumo-bolumen bat kontuan hartzen dute eta zuentzat abantailatsuak izango diren tarifak ezarriko dituzte. Prezioak aurretik negoziatzen dira eta urtero kontsumoen arabera berraztertzen dira.

  Hornitzaileak handizkariak dira eta baita katalogoz saltzen dituzten enpresak ere.

 Produktu jakin batzuetarako oso interesgarria da erosketak taldekatzea, hornitzaileen prezioek ere taldekako eskaerak egitegatik behera egiten baitute.

  Prezio hauek zuon federatuei ere igorri ahal diezue, federatzeari balio erantsiagoa emanez. Zuen federatuentzat informatikako eta kirolerako materialetan edo prezio handiagoa dutenetan, autoetan adibidez, prezio abantailatsuak aurkitzea interesgarria izan daiteke.

  Nahiz eta, printzipioz, hemen ez begiztatu, elkarren arteko negoziazioak ere egin litezke, besteak beste honako zerbitzuetarako: telefono-zerbitzua, ADSL konexioak edo federazio ezberdinen Web orrien sartzea, ....